Getaria

San Salvador eliza

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

1895etik Monumentu Nazional izendatua, San Salvador eliza Getariako eta Euskal Herriko gotikoko eredu ederrenetakoa da

210 botoak

Getariako erlijio eraikuntza garrantzitsuena da San Salvador eliza. Arte gotikoaren altxorra da. Zenbait dokumentuk dioten moduan, XIV. mendean eraiki zuten eliza berezi hau, Erdi Aro Garaian. Euskal Herriko gotikoaren altxor handienetako bat da San Salvador eliza. 1895etik Monumentu Nazionala bezala kontsideratzen da.

XIV. mendeko eliza den arren, XVI eta XVIII. mendeen artean eraiki ziren eraikinaren gaur egungo zati gehienak. Herriko puntu guztietatik ikusgarri da San Salvador eliza. Getariako eraikuntza deigarrienetakoa da, orientazio tradizionalean eraikia. Presbiterioz eta hiru gorputzez osatutako trapezoide itxurako planta duen eliza da.

Gipuzkoa sortu zeneko lehen bilera orokorra hemen ospatu zen. 1397an, gaur egungo Gipuzkoa dena sortzeko lehen pausoa eman zen, Gipuzkoako Ermandadea osatu zuten Batzar Nagusiek.

Deigarria da elizaren itxura barrutik. Presbiterioa elizaren gorputzaren puntu garaiena da, gainontzeko gorputza beheraka eraikia dago. Elizaren maila ezberdinen arrazoia eraikita dagoen lursailaren itxura da, maldan egina baitago.

1560an koruko sileria instalatu zen, Aian egina. 23 eserlekuz osaturiko sileria zen. Animalien, aingeruen, sirenen eta San Salvadorren irudiak bertan agertzen ziren. Karlistak herritik pasatu ostean, 1836an, Lacy Evans legioko britainiar gudariek sukaldatzeko erabili zuten.

Elizaren absidearen azpian Katrapona pasalekua dago. Pasaleku horrek herriaren alde zaharra eta portua komunikatzen ditu. Eliza herriaren erdigune naturala da eta bere inguruan Getaria famatu egin duten hainbat eta hainbat jatetxe eta erretegi daude.