Ordizia
Ordiziako merkatua
Gipuzkoako eraikuntza paregabeak
Idiazabal gaztarik onena aukeratzeaz gain, Ordiziako merkatua festa bihurtzen da astero herriko eta inguruko produktuak saltzeko garaian
Ordizian merkatua ospatzen denean, Gipuzkoako txoko guztietako jendea gerturatzen da. XI eta XII. mendeen artean sortutako azoka honetatik bertako merkatariak, nekazariak eta abeltzainak pasa izan dira, garaian garaiko produkturik onenak erakusteko eta saltzeko. Festa giro ederra sortzen da Ordizian merkatu egunean.
Merkatua, hasiera batean, San Bartolome ermitaren inguruan ospatzen zen. Azokako postuak ermitaren inguruan ipintzen ziren, herritarrek errazago ikus zitzaten. Ordiziako eta inguruko bisitariak iristen ziren azokara.
1512an, Sute baten Ordiziako herria suntsitu zuen, eta handik aurrera hasi zen benetan Ordiziako merkatua garatzen. Gaztelako erreginak, Juana “La Loca”-k, errege baimena eman zuen urte batez, asteazkenero eta modu askean, merkatua antolatzeko herrian. Baimen ofizialak zergetatik libratu zuen Ordiziako merkatua, eta horrek eman zion azken bultzada merkatuari, garatzen lagunduz eta inguruko jendearentzat ezinbesteko bihurtuz..
XVIII. mendera arte ez zen guztiz ezarri merkatua ospatzeko ohitura. 1860an, trena herrira iritsi zenean, merkatuaren indarra handitu zen, herriko jendeaz gain, probintzia osoko jendea erakarri zezakeelako.
Hazkundea horren handia izan zen, 1925erako merkatua ospatzen zeneko plaza estaltzea erabaki zela. Plaza nagusian estalki bat jarri zen, azpian postuak ipintzeko eta bisitarien erosoago izateko. Eskailera batzuk igota, barazkiak, gaztak eta inguruko beste produktuak aurki daitezke.
Urtean zehar ospatzen diren azoken artean, Idiazabal Gaztaren lehiaketaren irabazlea hemen aukeratzen da.