Oñati

Oñatiko unibertsitatea

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Lau mendeetan zehar Euskal Herrian izan zen Unibertsitate bakarra Oñatin egon zen, Sancti Spiritus Unibertsitatea

294 botoak

Sancti Spiritus unibertsitatea Oñatin zegoen, Euskal Herrian egon zen unibertsitate bakarra XVI eta XX. mendeen artean. Hura itxi bezain pronto, Bilbon ireki zen Deustuko unibertsitatea, egun Euskal Herrian dauden unibertsitateetatik zaharrena.

Oñatiko gotzaina zen Don Rodrigo Sáez de Mercado de Zuazolak 1540an eraiki zuen. Teologia, Legeak, artea eta medikuntza erakusten ziren, besteak beste.

Ireki zenetik eta 1869. urtera arte ikuspegi erlijiotsua izan zuen Sancti Spiritus unibertsitateak. 1868ko iraultzaren ostean, Universidad Libre bezala ezagutu zen. Karlisten kontrolpean Euskal-Napar Errege eta Pontifize Unibertsitate izendapena jaso zuen. Mende amaieran Unibertsitate Katoliko Askea izenez ezagutu zen, 1901ean bere ateak itxi zituen arte.

1989. urtetik Munduko Soziologia Juridikoko Institutuaren (IISJ) egoitza da. Kultura Intereseko eraikuntza bezala kontsideratua dago. Oñati barruan, Arantzazuko santutegiarekin batera, mantentzen den monumentu handiena da Sancti Spiritus unibertsitatea.

Fatxada eta eraikitzeko modua errenazimenduko estiloaren eredu argienetakoa da Euskal Herrian. Garaiko artea ikus daiteke  atari nagusian eta barrualdean dagoen klaustroan. Fatxadaren helburua da ikasleei erakustea kristauen eta fededun ez direnen baloreak eta onurak , bertan Hércules edo San Agustin eta San Jeronimoren irudiak nahastuz.

Barrualdean patioa da deigarria. Lauki formakoa, bi solairutan banatzen dira gelak. Lehen solairuan kapera, ikasgelak eta sukaldea zeuden; goiko solairuan, berriz, gela nagusia (Aula Magna) eta logelak. Gargolak, armarriak eta medailoiak osatzen dute egitura. Patioaren erdian Jorge Oteizak egindako Lurra eta Ilargia eskultura ikus daiteke.