Zumarraga

Legazpi dorrea

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Dorretxe zahar baten oinarriaren gainean eraiki zen Legazpi dorrea. Denboraren eta gerrateen kolpeak jasan dituen dorrea da hau, egun, garai bateko indar itxura berbera erakusten jarraitzen du

76 botoak

Gipuzkoako arkitektura zibil-gotikoaren adibide garbia da Legazpi dorrea. Bandoen gerrateekin erlazionaturiko dorrea da hau. Defentsarako helburuarekin eraiki zen dorrea, eta XIII eta XV. mendeen artean suertatu ziren Bandoen gerrateen protagonista izan zen.

XV. mendean Enrique IV. erregeak Bandoen gerrateekin amaitu zuen nobleen aurka borrokatzen ziren ermandadeen alde eginez. Garai hartan ere dorretxeetatik defentsarako elementu guztiak kentzea erabakiko du errege honek. Legazpi dorrea bezalako eraikin askok defentsarako elementuak eraitsi behar izan zituzten, gaur egunean erakusten duten itxura hartuz.

Legazpiarrak lehenengoak izan ziren dorretxe honetan bizitzen. Legazpi familia Pedro de Legazpik bere aitonaren Araiako jaurerria bereganatzea erabaki zuenean desagertu zen. Yarza familiak eraikina hartu zuenean jauregi moduan erabili zuen, XVIII. mendean baserri moduan erabiltzeko. XIX. mendean, ferrokarrila Euskal Herrira iritsi zenean, eraikuntza botatzeko arriskuan egon zen, baina azkenik, Nicolás de Soraluceren laguntzarekin, bertan geratzea lortu zen.

1970eko hamarkadaz geroztik, Gipuzkoako agintarien esku geratu zen. Berritzea eta mantentzea erabaki da, eraikuntza banketeak, hitzaldiak eta ikastaroak emateko prestatu da. Berritzea erabaki den arren, eraikuntzak ez du galdu garai bateko indarra eta kanpotik erakusten duen itxura soila.