Segura

Lardizabal jauregia

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Segurarren artean “el palacio que dicen encantado” bezala ezagutzen da Lardizabal jauregia. Herriko familia ospetsuenaren etxea izan zen Lardizabal jauregia

115 botoak

Segurako udaletxea, Lardizabal jauregia, jauregi barrokoen eredu argia da. XVII. mendean eraiki zen, Francisco Lardizabalen aginduz. Lardizabaldarrak burdinolekin aberastu ziren, herriko familia boteretsuenetakoak izan ziren. Segurarrei galdetuz gero, “El Palacio que dicen encantado” bezala ezagutuko dute ziurrenik.

Eraikina eta bere lorategia esku pribatuetatik publikoetara pasa zen 1977an. Eraikina moldatu eta konpondu ondoren, udaletxe bezala funtzionatzen hasi zen 6 urte geroago. Egun, Segurako Udalaren egoitzak hemen jarraitzen du.

Kareharriz egindako fatxada deigarria da. Burdinez egindako hiru balkoiek osatzen dute fatxada hau. Balkoiekin batera, tamaina handiko armarri bat ikus dezakegu, Lardizabal familiaren armarria. Lardizabal familia hemen bizi izanak itxura dotorea eman zion eraikinari.

Lardizabal jauregiaren barruan Joan Antonio Lardizabal Elortza, Salamancako unibertsitateko katedraduna; Martin Lardizabal Elortza, Madrileko alkate eta Caracaseko Komandante Nagusia izan zena; Miguel Lardizabal Uribe, Erregearen kontseilaria, eta Ignacio Lardizabal, I Gerrate Karlistako jenerala, jaio eta bizi izan ziren. Lardizabaldarren garrantzia Seguran handia izan zen, hala, Lardizabal jauregia Martin Lardizabal kaleko 8. zenbakian kokatzen da.