Irun

Junkaleko Andra Mariren eliza

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Irungo eliza nagusia tamaina handiko eliza da. Gipuzkoan aurkitu dezakegun eliza altu eta zabalenetakoa da Junkaleko Andra Mariaren eliza

166 botoak

Errenazimendu garaian diseinatutako eta eraikitako eliza da Junkaleko Andra Mariren eliza, Irungo eliza garrantzitsuena. Errenazimenduan eginda badago ere, eraikuntzaren estiloa gotikoa da. Tamaina handiko eliza da, baina itxura sinplea erakusten du. Elementu deigarriena dorrea da.

Nahiz eta ez izan eraikuntza oso deigarria, tamainak, dorreak eta paretak itxura indartsua ematen diote elizari. Tenpluaren sarrerak erakusten du kanpoaldetik ikus daiteken dekorazio puntu landuena. Atariaren albo bakoitzean itxura klasikoko bi zutabe daude, eta horien gainean portikoa osatzen duen arkua. Gipuzkoan egin zen estilo barrokoko lehenengo portadetako bat izan zen hau.

Barrualdean kanpoko estilo klasikoa errepikatzen da, zutabe dorikoekin. Gaur egun absidearen eta koruaren bobedak mantentzen dira, gainontzekoak 1912an aldatu zirelako. Leihate handiek argitzen dute elizaren barrualdea, elizaren alboetan kokatuak.

Deigarria da dorreak duen amaiera. Bi kanpai ditu eta erloju bat. Dorrearen barruan leiho txiki batzuk irekitzen dira, modu horretako beste eraikuntzetan ez bezala.