Eibar

Isasi Jauregia

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Errege-erreginak bizitzetik erakusketak, hitzaldiak eta EHUko udako ikastaroak ematera pasatu da Isasi jauregia

74 botoak

Isasi jauregia Antzinako Errege Bidean kokatutako jauregia da. Kultura intereseko eraikin izendatu zuten 1964ko urtarrilaren 17an. Eibarren dago, eta Isasi jauregia bezala ezagutu baino lehen Markeskua jauregia, Isasi dorretxea edo Isasi Markesaren jauregia deitu izan diote.

Lauki itxurako lau solairuko eraikina dugu Isasi jauregia. XVI. mendearen erdialdean eraiki zen Errenazimentuko estiloa errespetatuz. Fatxada hareharrizko harlanduz egina dago. Isasi jauregia bisitatzen dutenek fatxada nagusian kokatua dagoen armarrian erreparatzen dute bereziki.

Isasiarrek koroarekin izan zuten lotura estuagatik Errege Familiako hainbat kidek hemen igaro zuten gau edo denboraldi bat. Ez zen harrigarria Isabel II, Maria Cristina, Alfonso XIII edo Victoria Eugenia bezalako errege-erreginak aurkitzea Eibarko jauregi horretan. Francisco Fernandok, Felipe IV.aren semeak, hemen igaro zuen bere gaztaroa. Juan Isasi Idiaquez-en esku geratu zen infantearen heziketa.

XX. mendean egindako berrikuntzen ostean, Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen egoitza bilakatu da, Donostian dagoen Miramar jauregiarekin batera. Hala nola, hitzaldiak eta konferentziak emateko leku aproposa bilakatu da. Eibarko hezkuntza jardueraren zati handi bat Isasi jauregian egiten da, garai bateko nobleen jardueretatik urrun geratzen den erabilera izanik.