Azkoitia

Intxausti jauregia

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Xabier de Munibek eraikia, Euskal Herrian eman diren zientzia aurrerapauso handienak hemen eman dira. Peñafloridako kondeak zientziarako, hizkuntzarako eta kulturarako leku aproposena bilakatu zuen Azkoitian kokatzen den jauregi barroko hau

47 botoak

Estilo barrokoko XVIII. mendeko eraikina da Intxausti jauregia. Ez du parekorik munduan, Azkoitian elkartu ziren korronte ilustratuak eta arkitektura ideia modernoenak batzen ditu, jauregi ilustratua izendatu daitekeen eraikuntza izanez.

Azkoitia herria sortu zenetik leku honetan Intxausti familia bizi izan zen. Hemen jaio zen Xabier de Munibe, Peñafloridako kondea. Azkoitiko Akademia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea hemen sortu ziren Muniberen eskutik 1764. urtean.

Italiatik iritsi ziren Intxausti jauregia egiteko arkitektoak. Garaiko gustua mantendu zen, kanpoko itxura eta barrukoa bat datoz, eta arkitektura barrokoaren adibide bilakatu da.

Baina Intxausti jauregia ez da Gipuzkoan aurki ditzakegun beste jauregi batzuk bezalakoa. Hemen hainbat eta hainbat aurrerapauso eman ziren kultura, zientzia eta hizkuntza arloan, euskal kulturaren erdigune bilakatuz urteetan zehar.

Intxausti jauregian entseatu zen “El Borracho burlado” izeneko antzezlana, euskaraz egindako lehen antzezlana. Bestalde, zientzia munduak asko zor dio Intxausti jauregiari. Hemen Elhuyar anaiek wolframioa eta tungstenoa aurkitu zituzten. Elementu horiek bultzada ikaragarria eman zieten Azkoitia eta inguruko herrietako zientzialariei.

2006an berriro ireki zen. Gaur egun Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitza da. Bestalde, bilera gelak, bulegoak eta Memoria Historikoaren gela bat aurki ditzakegu. Xabier Munibe Institutuak hemen du egoitza ere.