Ezkio-Itsaso

Igartubeiti baserria

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Igartubeiti baserria, Ezkion kokatua, euskal baserri tradizionalaren eredu argienetakoa da, horregatik museo bilakatu da, baserriko bizimodua nolakoa zen erakusteko bisitariei

150 botoak

Museo bezala erabilia gaur egun, Igartubeiti baserria Euskal Herriko baserri tradizionalen eredu bezala har dezakegu. Ezkio herriko puntu erakargarrienetarikoa da Igartubeiti baserria. Museoa baserriaren instalazioak aprobetxatuz egin zen. XVI eta XVII. mendeetako baserriko bizimodua ikusgai da hemen.

Modu paregabean kontserbatu da Igartubeiti baserria. Euskal baserrien Urrezko Aroaren eredu garbienetakoa da. Egurrezko egitura erabili zen Igartubeiti baserria eraikitzeko, XVI eta XVII. mendeetan egiten zen moduan.

Baserri tradizionalen erabileraz gain, Igartubeiti baserrian dolare bat dago gaur egun ere. Bertan, sagardoa nola egiten zen erakusten zaie bisitariei. Dolare originala oraindik mantentzen da bertan, hau da, Igartubeiti baserrian bizi zirenek erabiltzen zutena. Dolare hori izan zen baserria museo bilakatzearen arrazoi nagusietako bat.

1992an erosi zuen baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak museo egiteko. Museoaren helburu nagusia baserriko giroa eta bizimodua erakustea da. Bertan kontserbatzen diren elementu, material eta tresnekin hainbat eta hainbat erakustaldi egiten dira. Animaliak nola zaintzen ziren eta nekazaritza nola lantzen zen erakusten da Igartubeiti baserrian.

Ohikoa den moduan, baserriaren oinarria harriz egina dago, goiko solairuak, aldiz, egurrez eginak daude. Egurra da protagonista garbia, kanpotik eta barrutik deigarriena den materiala izanik.

Baserriaren alboan eraikuntza modernoago bat aurki dezakegu gaur egun. Eraikuntza horretan euskal baserri tradizionaletako bizimoduaren inguruko informazioa ematen da, eta hainbat erakustaldi egiten dira.