Mutriku

Berriatua dorrea

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Sulengua bezala ezagutzen dute Mutrikun Berriatua dorrea. Mutrikuko eraikin zaharrena da eta Gipuzkoan geratzen diren dorretxeetatik altuena ere bada

168 botoak

Sulengua bezala ezagutzen da Mutrikun Berriatua dorrea. Mutriku herria suntsitu zuen sutearen ostean mantendu ziren eraikuntza gutxietako bat izan zen Berriatua dorrea. 1543an, beraz, eraikia zegoen, horrek esan nahi du Mutrikuko eraikuntza zaharrenetakoa dela Sulengua dorrea. Eraikuntza zaharra izateaz gain, Gipuzkoako dorretxe altuena ere bada.

Hasiera batean herria babesteko erabili zen. Portuan egiten zena hobeto ikusteko erabili izan zen lehen urteetan. Jarraian, dorrea erabilera pribaturako moldatu zen, eta gaur egun bertan etxebizitzak daude.

Harriz eta kareharriz egina dagoen eraikuntza lauki zuzena da. Beheko solairuaz gain beste lau solairu ditu. Gainera,, laugarren solairuaren gainean, beste bi solairuko gorputz bat dauka, baina  beheko solairuen erdia okupatzen du horietako bakoitzak.

Fatxada nagusian hiru sarrera aurki daitezke, eta leiho bat. Estilo gotikoko arkuen azpian kokatuak daude atariak. Erdiko sarreran armarri bat ikus daiteke idatzi batekin.

Udako hilabeteetan bisita daiteke Berriatua dorrea, Mutrikuko alde zaharra erakusten duen ibilbide turistiko baten barruan. Besteak beste, ibilbideak Tranpa kalea igarotzen du, bertan kokatua dagoen Berriatua dorreu erakutsiz.