Bergara

Bergarako Errege Seminarioa

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Zientzia ikasketarako eta ikerketarako gune izan zen Bergarako Errege Seminarioa urteetan zehar. Hemen aurkitu zuen Elhuyarrek wolframioa

76 botoak

Euskalerriko Adiskideen Elkarteak egina, Bergarako Errege Seminarioa Gipuzkoako ezagutza gune garrantzitsuenetarikoa izan zen. Goi mailako hezkuntza gune izan zen. Nobleen, estatu funtzionarioen eta militarren semeek hemen ikasten zuten.

Carlos III erregeak eman zion baimena Euskalerriko Adiskideen Elkarteari Bergaran seminario bat eraikitzeko. 1776an sortu zen azkenik seminarioa. Bertan gaztelania, latina, frantsesa, ingelesa, matematikak, inguruneko zientziak eta bestelako gaiak erakusten ziren. Garaiko ohiturak, erlijio bideak eta ezagutzak transmititzeko intentzioz sortu zen Errege Seminarioa.

Bere eragina handia izan bazen ere zientzia munduan, ez zuen ikasle kopuru handirik bildu bere historian zehar. Instalakuntzen barruan liburutegi bat eta tamaina handiko laborategi bat aurki zitezkeen. Euskal Herriko ikasleak ez ziren ikasleen herenera iristen.

Fausto Elhuyar zientzialariak wolframioa hemen aurkitu zuen. Adibide honek eskolari ospe handia eman zion.

Urteetan zehar berrikuntzak jasan ditu seminarioak. Berrikuntzen adibide da fatxada nagusia, 1867an eraikitakoa. Berrikuntzak egin diren arren, XVII. mendeko elizak eta erresidentziak bertan jarraitzen dute.

1930ean itxi zen seminarioa. Gaur egun UNED-en egoitza da. Adierazgarria da ere Gipuzkoako lehen lorategi botanikoa eta lehen obserbatorioa hemen egon zirela.