Hernani

Aierdi etxea

Gipuzkoako eraikuntza paregabeak

Aierdi etxeak estilo barrokoa du nagusi bere diseinuan. Hernaniko alde zaharreko eraikuntza deigarrienetakoa da hau, Aierditarrek herrian eraiki zituzten etxeetatik ezagunena

119 botoak

Hernaniko alde zaharrean kokatua, Kale Nagusian, Aierdi etxea herriko etxe deigarrienetakoa da. Estilo barrokoan egina, XVII. mendean eraiki zen eta babes bereziko eraikin bezala kontsideratua dago.

Lauki zuzen itxurako eraikina da Aierdi etxea. Ezker aldeko fatxada ezin daiteke ikusi, baina beste hirurak ikusgai dira. Eraikuntzak beheko solairuaz gain bi solairu gehiago ditu.

Hiru fatxadetatik ezagunena fatxada nagusia da. Kareharriz eta adreiluz egina dago, batez ere. Adreiluak margotuak daude, eraikuntzak duen itxura berezi hori emanaz. Eskuin aldeko fatxadak eta etxearen atzealdekoak ez dute aparteko dekorazio elementurik gehitzen.

Beheko solairuan, kalearen alturan, sarrerako ateak eta leihoak nahasten dira. Horien gainean banakako balkoiak daude. Balkoi bakoitzak sarrera propioa dauka. Erdiko bi balkoiak elkartuta daude, balkoi bakarra eginez. Azken solairuko balkoiak banakakoak dira, lau balkoi azalduz fatxadan, beheko solairuko balkoiekin paraleloan.

Lehen solairuan armarri bat ikus dezakegu. Ongi kontserbatuta dago egun, beraz, garai batean Aierditarren etxeetan ipintzen zuten familiako armarriak ikusgarri jarraitzen du.

Bitxikeria moduan, Hernaniko Plaza Nagusian Aierditarrena izan zen beste eraikuntza bat ikus dezakegu. Bi eraikuntza horiek Hernaniko alde zaharrean aurki ditzakegun eraikin erakargarrienen artean daude.